Intxaurrondo Sagardotegia, 120 lagunentzako lokal handi eta erosoa izanik, era guztietako ospakizunak ( familia ospakizunak, enpresa bilerak...) egiteko toki aparta da. Gainera, menu bereziak adosteko aukera eskaintzen du, prezio egokian eta bezeroen iradokizunak kontuan hartuz.
Guztiz agerian dagoen sukaldeaz -egongela parean- gozatzeko aukera du bezeroak, eta ezinduentzako sarbidea eta komunak ere badaude.
Intxaurrondo Sagardotegian bost kupeletako txotxeko sagardoa eta ardoa dasta dezakezu; Kupel horietako hirutan etxe desberdinetako sagardoa dago, eta beste bi kupeletan ardo beltza eta gorria.
|